jueves, 15 de diciembre de 2016

Bihar inaugurazioa

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu 4. Gabonart-eko inaugurazio ekitaldira. Bilboko Arriaga plazan dago kokatuta 34- Artisau Azoka, eta han 46 artisau bilduko dira euren produktuak, originalak eta garaikideak, erakusteko prest. Inaugurazio ekitaldia OSTIRALEAN, abenduak 16, izango da, eguerdiko 11:30etan.
Han izango dira:
Bernat Vidal, Arbasoko presidentea.
Asier Alea, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako Zuzendari Nagusia.
Xabier Otxandiano, Bilboko Ekonomi, Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia.

EGUNA: Abenduaren 16an.
NON: Arriaga plazan.
ORDUA: 11:30etan.

Han espero zaitugu. BIHAR ARTE.

No hay comentarios:

Publicar un comentario