Bilboko Gabonart Azokak ateak zabaldu ditu gaur
eguerdian. Arriagako plazako egokitutako gunean egon dira Asier Alea
Castaños, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo
Sustapenerako Zuzendari Nagusia, Bernat Vidalek gidatuta. Haiekin batera,
Xabier Otxandiano, Bilboko Ekonomi, Garapen, Merkataritza eta Enplegu
Saileko zinegotzia eta beste hainbat eta hainbat gizarte, kultural
eta ekonomiko eragileak izan dira.
Arbasok, Euskal Herriko Artisau Elkarteak, 4.
Gabonart antolatu du eta gaurtik urtarrilaren 5era arte izango da
zabalik. Antolatzaileen esanetan “gure herriaren
balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat
ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara,
ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako
lanbideen gailenak batuko dira”.
46 artisau
Gabonart
sektorearen erakusleiho polita izango da.
Guztira 46 artisau izango dira, gehienak bizkaitarrak, hala ere,
Euskal Herriko lurraldetik eta baita kanpotik ere etorriko dira.
Guztien artean osatuko dute aurtengo Gabonart, Artisautza azoka
Beste behin ere, Bizkaia izango da ordezkari
gehien izango dituen lurraldea, 28 artisau izango dira, hain zuzen
ere. Gipuzkoak 3 ordezkari izango ditu, Arabak bat eta beste bat
napartarra izango da. Horretaz aparte, Catalunyatik 3 artisau
etorriko dira Bilbora, Galiziatik 2, bat Aragoitik eta beste bat
Valentziatik, bat Asturiasetik, bi Gaztela eta Leonetik; bat Balear
Uhartetik eta beste bat Cantabriatik. Aurten beste berri bat izango
du Gabonart-ek, nazioarteko azoka bihurtuko da, eta Portugaleko
artisau batek parte hartuko baitu.
Sektorekakori dagokionez, honakoak izango ditu
Gabonartek: zortzi bitxigintzakoak, sei ehungintzan arlokoak, bi
beirakoak, bat metalekoa. Halaber, zeramikako zazpi eta zura lantzen
duten sei izango dira aurtengoan. Larrugintzan bost eta lau papera
eta kartoiak; kosmetikarena eta bestelakoak bina izango dira, bat
produktu modelatuak eta beste bana brontzea eta xaboia izango ditu.
Horretaz aparte, Gabonartek irauten duen
bitartean, erosketa kupoiak zozkatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario